martes, 27 de enero de 2009

Dantzaria


Balleteko zapatilak!


Ipuina!





BIZITZA JOKOAN

- Umeok, badakizuenez gaur "energia parkera" joango gara -esan zuen Marixa andereñoak.
-Ze ondo andereño! - esan zuten beste umeek.
Putza! A...kaixo, ni Jon naiz, 10 urteko mutiko bat. Niri ez zait batere ideia gustatzeen. Zergatik ez gara poloetara joaten glaziarrak ikustera? askoz interesgarriagoa da! Iritsi gara parkera, haize errotak eta eguzkirako plaka pilo daude. Beno, klasea galtzeagatik edozer, ez?
- Kaixo! Maider naiz eta zuen monitorea izango naiz gaur. Lehendabizi, haize errotak ikusiko ditugu, errotek energia eolikoa sortzen dute...
Bueno!! Hemen ordu biak arte! Geroago gelan sartu ginen, "FILM GELA" jartzen zuen atean letra larriz. "Bikain" pentsatu nuen, film bat! Aulki pila bat zeuden eta gela hain txikia zenez, oxigeno barik geratuko ginela ematen zuen. Filma hasi zen, "Gure energia parkea, beste batek baino energia gehiago sortzeaz gain... "Ez zegoen hain gaizki kontuan hartuta nire ez zitzaidala batere gustatzen gai hori. Filma bapatean aldatu zen, glaziarretan geunden beno... ni bakarrik eta eskuetara begiratuz ni ez nintzela konturatu nintzen baizik eta pinguinoa!! Bero asko egiten zuen, urtuko nintzela pentstzen nuen. Bapatean uholde bat etorri zen, glaziarrak urtzen ari ziren, ezin nuen arnasa hartu eta bapatean Marixa andereñoa:
- Jon, Jon!! - esan zuen oihukatuz.
- Zer? Barkatu... lokartuta geratu naiz.
Orain heldua naiz eta ipar - poloan bizi naiz, ez zait inoiz ahoztuko egun horretako ametsa, orain, animaliak salbatzeaz gain, nik gustuko dudana egiten ari naiz. Laguntzea.




Miriam de la Mata Gallego
2.b
2009ko urtarrilaren 22a

viernes, 23 de enero de 2009