jueves, 7 de mayo de 2009

Nire egunerokoa!!!




2009ko Apirilaren 27a


Gaur, altxatu naizenean, gosaldu eta jantzi egin naiz ogia erosteko. Geroago nire nebarekin joan naiz parkera jolastera. Buf ze rollo!Bazkaltzeko, dilistak izan ditut eta baita ere san jakobo bat ( dilistak ez zaizkit bat ere gustatzen): Arratsaldean lagunekin atera naiz eta paseo bat eman eta gero afaltzera joan gara krunchera. Oso ondo pasatu dut.

2009ko Apirilaren 28a

Gaur San Prudentzio eguna izan da!!! Bazkaltzeko, nire amak, barraskiloak ekarri ditu. Nik ez ditut probatu ere egin nazka handia ematen didatelako. Arratsaldean paseo bat ematera joan gara laurok eta oso ondo pasatu dut.


2009koApirilaren 29a

Gaur, etxeko egiten hasi naiz, (orain arte ez bait dut ezer egin) : Asko aspertu naiz, horrez gain ordenagailua apurtu zaidalako eta ezin izan dut erlijio lana amaitu. Hau da eguna hau!

2009ko Apirilaren 30a

Gaur hamaiketan altxatu naiz eta ez dut asko gosaldu. Geroago nire nebarekin joan naiz parkera baloiarekin jolastera. Arratsaldean azkenean erlijio lana amaitu dut!!! Hori bai, siesta handi bat bota eta gero (jeje) ( :

2009ko Maiatzaren 1a

Gaur, altxatu eta gero Elgoibarrera joan naiz gurasoekin eta nebarekin. Han, lehengusuekin eta aiton-amonen etxera joan gara eta bazkaldu eta bi ordu igarota paseotxo bat ematera joan gara. Afaltzeko jadanik, Gasteizen geunden. Ze gutxi geratzen den klasea hasteko :(


2009ko maiatzaren 2a


Gaur goizean nire amaren oparia erostera joan naiz, bihar amaren eguna delako. Bonboi batzuk erosi dizkiot eta nire nebak marrazki bat egin dio. Espero dut bere gustukoak izatea.


2009ko maiatzaren 3a

Gaur altxatzerakoan gurasoen logelara joan gara neba eta biok eta marrazkia eta bonboiak eman dizkiogu amari. Asko gustatu zaizkio :). Buf buf buf bihar ikastetxera!!! Ez dut nahi! Egutegia begiratzera noa ea noiz diren hurrengo oporrak.


Agur!!!