jueves, 2 de abril de 2009

Bologna plana




Bologna plana,Italiako Bologna hirian 1999an Europako hainbat herrialdetako Hezkuntza Ministroek sinatutako hitzarmenarekin hasitako prozesua izan zen. Helburu nagusia, Europako Unibertsitate esparrua sortzea da.

Bi kritika nagusiak pribatizazioan daude, mundu mailan ematen ari den hezkuntzaren pribatizazio prozesua hezkuntzaren korporazio handiek eragin dute.


Bestalde, euskararen gaia aztertuz, prozesu honen ondorioz euskarak, gaztelania, frantsesa eta ingelesaren aurka egin beharko du borroka.


Unibertsitatearen ikasleen iritziak aipatzekoak dira. "Gizartea ez dago batere ongi informatua batez ere gu geu gazteok.Gure etorkizunarekin jolasten ari dira, penagarria da plan hau"dio Beak Euskal Unibertsitateko ikasle batek. Edota: "Bat nator Bearekin , ez digute ezertaz informatzen, ez dut ezer ulertzen...eta unibertsitatearen azkenengo urtea falta zaien ikasleak? Zer egingo dute plana aldatuz gero? Ikasleen iritziak ez du inork galdetzen ala?"Dio beste ikasle batek.


Ni, bi ikasle hauen iritziarekin bat nator. Ikasleak ez daude batere informatuak eta ez dute beraien iritzia ezertarako galdetzen, beti gobernua eta gobernua... buf!